Historia

Michelena artes gráficas,
inprimatzearekin lotutako bizitza bat Donostian

Ubarburu Pasealekua 54an paper, tinta eta historia usaina dago… 1949an Félix Michelenak gaur egun Gipuzkoako inprentarik puntakoenetako bat denaren lehen letra jarri zuen: Michelena Artes Gráficas.

Gure enpresa modu apalean sortu zen Alde Zaharreko General Echagüe kalean. Ilusio eta lanerako gogo handiko hiru pertsona izan ziren hasiera honen hazia eta, horretarako, inprimatzeko bi minerva-makina, eskuzko gillotina bat eta banaketarako atoidun bizikleta batekin kontatzen zuten. 75 urte baino gehiagoko jardueraren eta hiru belaunaldiren ondoren, espiritu berarekin jarraitzen dugu lanean.

Aitona Felixen lanbide ona eta trebetasun sozialak funtsezkoak izan ziren negozioa sendotzeko eta urteetan zehar mantendu eta zabaldu den bezero-zorro sendoa lortzeko.

75 urte baino gehiagoko esperientzia.

Arlo pertsonalean eta teknikoan ere eboluzionatzen joan gara. Gure enpresatik sektore grafikoari lotutako langile kualifikatu asko igaro dira. Eta gure espazioa handitzen joan da. Gros auzoko Secundino Esnaolatik igaro ondoren, Martutene 27 Industrialdeko Ubarburu Pasealekura iristen gara, gure gaur egungo kokapena.

Teknologiari dagokionez, prozesu guztietan sortu diren bilakaera informatiko etengabe eta intentsiboarekin, hala nola aurreinprimaketan, inprimaketan eta koardenaketan, joera berrietan eguneratuta egoteko gai izan gara. Horretarako punta-puntako makineriarekin kontatzen dugu: plantxan zuzenean filmatzekoa, inprimaketa digitala, 70×100 formatuko offset inprimaketa eta koadernaketa sailean beharrezkoa den guztia.

Erantzukizun sozialeko eta ingurumeneko neurriak praktikan jarri ditugu: ordutegi moldagarriak, material ekologikoen erabilera edo ziurtaturiko enpresen hondakin-bilketa, besteak beste.

Gaur egun

2019an gure bezeroekin batera gure enpresaren 70. urteurrena ospatu genuen. Oso pozik egin genuen, baina etengabe ikasten ari denaren apaltasunarekin. Denbora horretan 350 bezero baino gehiagorentzako lanak egin ditugu, ohiko papertegi komertzialetik hasi eta ezaugarri bereziak dituzten liburu eta aldizkariak argitaratzeraino. Beraien konfiantza eta gogobetetasunak horretan jarraitzera bultzatzen gaitu egunero.

Gaur egun, mundu grafiko, informatiko eta enpresa-kudeaketako 7 profesionalek osatzen dugu plantilla. Gure lanaz betiko ilusioarekin gozatzen dakigun giza talde handi bat.

Nagore eta Xabier Michelena

Michelena osatzen dugun taldea ezagutu nahi duzu?

Ezagutu