Inprimaketa digitala ordenagailutik inprimagailura egiten da zuzenean, tonerrarekin edo tinta likidoarekin. Beroaren bidez transmititzen da fusoretik paperera, eta, era horretan, laburtu egiten da prestatzeko eta lehortzeko denbora. Lana manipulatzeko prest ateratzen da, eta tirada labur edo pertsonalizatuetarako erabiltzen da, formatu txikietan. Paper batzuen ezaugarri teknikoak direla eta, digitalean baino ez ditugu inprimatzen, hala nola poliesterra edo itsasgarri imandua.
Offset inprimaketa aluminiozko xafla tintadun baten bidez egiten da. Formatu handiagoa ahalbidetzen du, baina paperak xurgatzen duen tinta lehortu arte itxaron beharra dago manipulatzeko. Gomendagarria da kalitate handiko tirada ertain edo luzeetarako.
Aukeraketa inprimatu beharreko kantitatearen eta bezeroak eskatutako kalitatearen arabera egin behar da. Kasu bakoitzean, dagokion lan motarako aukerarik onena, merkeena edo egokiena zein den kalkulatuko dugu.
Jakina, behar izanez gero guk maketatu eta eskaneatu dezakegu, eta argazkiak dokumentuan jar ditzakegu, ukituak eman ondoren. Zure kabuz egin nahi baduzu, aholkuak eman ahal izango dizkizugu, PDFa bidaltzeko garaian inprimatzeko egokia izan dadin.
Offset inprimaketan, 70 × 100 cm-ra arte, digitalean 32 × 64,5 cm-ra arte eta plotterrean, berriz, 84 cm-ko zabalera paper normalean eta 98 cm-koa argazki-paperean; luzera 3 metrora bitartekoa izan dezake.
Dokumentuak orrialde solteetan jaso behar ditugu, ebaketa-jarraibideekin, 3 mm-ko koskarekin, CMYK koloreko profilarekin (profil ideala: x1-a 2001), gutxienez 300eko bereizmena duten argazkiekin eta tipografia txertatu edo trazatuekin.
Merchandisingerako, oso garrantzitsua da azken emaitza kontuan hartzea, hau da, zer nahi duzun eta zertarako behar duzun. Guk hori egiteko aholkuak eman ahal izango dizkizugu, eta azken emaitzaren aurreko maketa edo proiektu birtual bat prestatuko dugu.
Lehenik eta behin, egin beharreko lan mota eta produktuari emango zaion erabilera.
Ezaugarri teknikoak direla eta paperak jasangarria izan behar badu, paper birziklatuak erabiliko ditugu. Arte-akabera bat eman nahi izanez gero, horretarako egokiak diren paperetan inprimatuko dugu, berniz babesle batekin. Merkea izan behar badu, couché paper mateak edo distiratsuak erabiliko ditugu, eta ukimen porotsuagoa izatea nahi badugu, offset papera eskainiko dizugu. Horiek guztiek PEFC ziurtagiria dute, paper guztiak arduraz kudeatutako basoetatik datozela ziurtatuz.
Azaleztatzean, liburuak kolatuta edo hariz josita, paper-azalarekin edo azal gogorrarekin egin ditzakegu. Aldizkarien kasuan, berriz, grapatuta edo “singer” hariz josita. Lan motaren, orrialde kopuruaren, lodieraren eta tamainaren arabera, aholkuak emango dizkizugu aukeratutako azken emaitza egokiena izan dadin.
Jakina, bidali dokumentua eta sail teknikoak paperen eta akaberen inguruan dauden aukerak baloratuko ditugu. Ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara, azken emaitza espero zena izan dadin.
Jakina, 70 urte baino gehiago daramatzagu horretan, gure espezialitatea da. Deitu eta aholkuak emango dizkizugu zuzenean.
Izugarri gustatzen zaizkigu liburu josiak. Bere kalitatea eta iraunkortasuna liburu kolatu batena baino handiagoa dela uste dugu. Erabilera murritzekoa bada (biltzarrak, tesiak eta abar), gomaztatu egin daiteke, eta, kasu horretan, offset papera gomendatzen dugu, itsaspena ezin hobea izan dadin.
Hainbat azaleztatze mota daude. Ezagutu nahi badituzu, erakusgaien erakusleihora joan zaitezke, azaleztatze motetara, eta bilatzen duzuna aurkituko duzu.
Mono-gráficas Michelena bilduma 1994an argitaratzen hasi ginen urteko argitalpen baten bilduma da, toki- eta herri-intereseko gaiei buruzkoa eta gure bezeroei, laguntzaileei eta lagunei eskainia.
PDFak gure webguneko “mono-gráficas” atalean deskargatu ditzakezu.