Arte grafikoekin lotutako prozesu guztiak hartzen dituen zerbitzu integrala eskaintzen dugu: aurreinprimaketa, inprimaketa eta koadernaketa. Hasierako aholkularitzatik eta fitxategiak egiaztatzetik hasi eta akaberetaraino. Dena optimizatzeaz arduratzen gara, inprimatzean zure beharren arabera emaitzarik onena lortzeko.
AHOLKULARITZA
Zure lanak inprimatzeko aukerarik onena zein den aukeratzen lagunduko dizugu. Konta iezaguzu zer egin nahi duzun, eta aholkatuko zaitugu ahal den modu egokienean egiten.
ARTXIBOEN EGIAZTAPENA
Fitxategien berrikustea, maketazio, argazkigintza, konposizio edo kolore-profil… akatsen antzematea eta zuzenketa.
ARGAZKIEN UKITUAK
Argazki originalak editatu, inprimaketara optimizatzeko.
MAKETAZIOA
Jatorrizko testuaren maketazioa argitalpenaren orrialdeetan egin dezakegu.
INPRIMAKETA
70 × 100 cm-raino offset inprimaketa-lanak edo digitalean egiten ditugu. Zure beharren arabera, aukerarik onena zurekin hautatuko dugu:
Offset: formatu handiko inprimaketa koloretan 70×100 cm-raino.
Digital: euskarri imantatuen inprimaketa, poliesterra, stamping-a… 33 × 48 cm-rainoko formatuan, tirada labur edo pertsonalizatuetarako; horietan, hariz jositako liburuak ere egin daitezke.
KOADERNAKETA ETA AKABERAK
Argitalpenen koadernaketaz eta azken akaberaz arduratzen gara.
Horretarako beharrezkoak diren makina guztiak dauzkagu: tolesteko makinak, hariarekin josteko makina, grapa-trena, entapagailua, plastifikatzeko makina…
Koadernaketa motak azaltzen dizkizugu.
ERAKUSLEIHOA
Erabilitako teknika eta materialekin egindako lanen adibideak erakusten dizkizugu, nola geratzen diren jakin eta zure beharretara hobekien egokitzen dena aukera dezazun.
Aurkitu
Ubarburu pasealekua 54, 4. pabiloia
27. industrialdea – Martutene
20115 Astigarraga (Gipuzkoa)